Olavi Paavolainen

Olavi Paavolainen
Bizitza
JaiotzaPervomayskoye, Leningrad Oblast1903ko irailaren 17a
Herrialdea Finlandia
HeriotzaHelsinki1964ko uztailaren 19a (60 urte)
Hobiratze lekuaHietaniemi hilerria
Familia
AitaPekka Paavolainen
Bikotea(k)Hertta Kuusinen
Hezkuntza
Hizkuntzakfinlandiera
Jarduerak
Jarduerakautorea, kazetaria eta poeta
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Olavi Lauri

Olavi Paavolainen (Kivennapa, 1903ko irailaren 17a - Helsinki, 1964ko uztailaren 19a) finlandiar idazle, poeta, entsegulari eta kazetaria izan zen. Tulenkantajat talde literarioaren parte izan zen, liberala eta Europazalea[1].

Karelia eskuladeko Kivennapa herrian jaio zen, gaur egun Errusia den arren garai hartan Finlandiako Dukerri Handiaren parte zen. Bere aita Parlamentuko kide bihurtu zenean Helsinkira joan zen familia eta hamabi urete baino ez zituen arren orduan hasi zen poesiak idazten. 1921 eta 1925 artean Helsinkiko Unibertsitatean estetika eta literatura ikasi zituen, baina ez zen graduatu. Garai hartan hasi zen poesiak argitaratzen baina Olavi Lauri ezizena erabiltzen zuen. Biluztasuna tratatzen zuen eta dandytzat zuen bere burua, emakume zahar boteretsuen interesa erakarri zuen, denen artean garrantzitsuena Minna Craucher izan zen, eskuin muturreko espia zena.

1927an Parisera egin zuen bidaia eta Ylioppilaslehti aldizkarian argitaratu zituen bere iritziak. 1928an Mika Waltari idazlearekin batera Valtatiet ("errepideak") argitaratu zuen, erromantizismoaren inguruko gazteen manifestua izatea helburu zuen poema. 1929an Nykyaikaa Etsimässä ("garai modernoen bila") manifestua atera zuen, Lehen Mundu Gerraren ondoren Europak izan zuen modernizazioaren guneak aztertzen zituen bertan.

1930 hamarkadako giro kontserbadorean Paavolaien bakartua sentzitzen hasi zen eta Finlandiaren atzerakada sozio-ekonomikoa ikusita esan zuen garaia bazela "abiaduraren garai berriari, mekanizazioari, kosmopolitasunari, kolektibotasunari eta Europako esperientziari ahotsa jartzeko". 1936an Alemaniara bidaia egin zuen eta itzuleran nazismoaren aspektu erakargarriak eta kritikagarriak aipatu zituen. 1937an Hego Amerikan barrena ibili zen, Brasilen, Argentinan eta Paraguaien, eta 1939an Sobietar Batasuna bisitatu zuen. Bigarren Mundu Gerra garaian Finlandiako gobernuaren informazio departamentuan izan zen.

1947an Finlandiako irratiko antzerki zuzendari izendatu zuten. Zalantzak izan bazituen ere lan hau onartzerakoan, irratiko antzerkiek arrakasta itzela izan zuten gerra osteko Finlandian. 1950 hamarkadan Hertta Kuusinen politikari komunistaren lagun mina bihurtu zen. Kuusinen Sobietar Batasuneko alderdi komunistaren zuzendaritzan zegoen eta Paavolainen-en pentsaera erabat aldatu zen. 1960 urtean Urho Kekkonen presidenteak Eino Leino Saria eman zion.

Bizitzako azken urteetan gainbehera etorri zitzaion eta beti nekatuta eta sarritan mozkortuta azaltzen zen lanera. 1964 urtean hil zen alkoholismoaren eraginez Helsinkiko Kivelä ospitalean.

  • Valtatiet (1928, Mika Waltari-rekin)
  • Nykyaikaa etsimässä (1929)
  • Keulakuvat (1932)
  • Suursiivous eli kirjallisessa lastenkamarissa (1932)
  • Kolmannen Valtakunnan vieraana (1936)
  • Lähtö ja loitsu (1937)
  • Risti ja hakaristi (1938)
  • Karjala - Muistojen maa (1940, editorea)
  • Rakas entinen Karjala (1942, editorea)
  • Synkkä yksinpuhelu I-II (1946)

Dieser Artikel basiert auf dem Artikel Olavi Paavolainen aus der freien Enzyklopädie Wikipedia und steht unter der Doppellizenz GNU-Lizenz für freie Dokumentation und Creative Commons CC-BY-SA 3.0 Unported (Kurzfassung). In der Wikipedia ist eine Liste der Autoren verfügbar.